Amorebieta-Etxanoko Udalak urtarrilean hasiko ditu Legarrebi urbanizatzeko lanak

2019/11/14
• Lanek oinezkoari emango diote lehentasuna eta espaloiak jarri eta berrituko dira, zornotzarren eta ibilgailuen arteko elkarbizitza hobetzeko • Proiektua lizitazio fasean dago eta datorren hilabetean esleituko da. Lanak urtarrilean hasiko dira eta 4 hilabete iraungo dute.

Amorebieta-Etxano, 2019ko azaroaren 14a. Urte berriarekin Legarrebi auzoa urbanizatzeko lanak hasiko dira. Proiektua lizitazio fasean dago eta datorren hilabetean esleituta egongo dela uste da. Horrela, 2020ko lehen hilabetean San Juan kalean eta San Juan kaleak Andrandirekin bat egiten duen lekuan hasiko dira lanak, herrian zornotzarrentzat gune atseginago bat sortzeko.

Lanek 4 hilabete iraungo dute eta San Juan ingurua hobetu nahi da eta Andrandi kalean dauden etxebizitzetarako sarbidea urbanizatu, egoiliarrak etxebizitzetara errazago sar daitezan eta inguruak itxura hobea izan dezan, oraindik guztiz urbanizatu gabe baitago.

Jarduera honekin oinezkoari lehentasuna eman nahi zaio. Horretarako, espaloiak handituko dira eta zuhaizti berriak egongo dira lehen ez zeuden lekuan, ibilgailu eta oinezkoen arteko elkarbizitza hobea izan dadin.

Gainera, inguruko argiztapena hobetuko da. Horretarako, farola berriak jarriko dira eta inguruko azpiegitura sareak berrituko dira.

Lanek 573.000 euroko aurrekontua dute.