Amorebieta-Etxanoko Udalak Urgozo kiroldegi berriaren proiektua onartu du

2020/01/31
• Kirola egiteko instalazio handiagoak, modernoagoak eta jasangarriagoak egongo dira. • Herriaren erdigunean egongo da eta estalitako hainbat ekitaldirako balioko du: kultur ekitaldiak, kontzertuak, saldo-azokak eta enplegu azokak beste batzuen artean.

Amorebieta-Etxano, 2020ko urtarrilaren 31. Amorebieta-Etxanoko Udalak Betarraganeko Urgozo kiroldegi berria eraikitzeko proiektua onartu du. Kiroldegi hau erreferente izango da kirola egiteko eta herrian estalitako jarduerak egiteko.

Amorebieta-Etxanoko erdigunean dagoen kiroldegi hau, Zornotzako arkitektoek diseinatua, funtzio anitzeko eraikin jasangarria izango da, eraginkortasun energetikoaren zerbitzura teknologiarik aurreratuena duena.

2.500 lagunentzako aforo batekin, instalazio berrietan askotariko kirol jarduerak egingo dira, baita kultur ekintzak eta ekintza sozial edo ekonomikoak, esaterako kontzertuak, enplegu azokak edo merkataritza, beste batzuen artean.  

Kirolaren ikuspuntutik, Urgozo kiroldegi berriak aukera emango die erabiltzaileei instalazio handiagoak, modernoagoak eta jasangarriagoak izan ditzaten. Eraikiko den ekipamenduak 3.574m2 izango ditu eta saski baloirako hainbat kantxa, jesarrita mila lagun baino gehiagorentzako harmaila zabalak, erabilera anitzeko hainbat gune eta bederatzi aldagela eta hainbat biltegi.  

Egoera honi esker Udalak kirol, kultura eta aisialdirako instalazioen eskaintza zabalduko du, eta hain zuzen ere Zornotzako kirol talde eta elkarteen eskutik egiten du, azken proiektua garatzen denak buru-belarri ibili baitira.

Obraren aurrekontua 5.564.000 eurokoa da eta lanak egiteko 20 hilabete egongo dira. Lanak aurtengo azken hiruhilekoan hastea aurreikusten da eta, beraz, 2022ko udarako amaituta egon daitezke.