Amorebieta-Etxanoko Udalak Txiki Otaegi kalea urbanizatuko du

2020/01/24
• 2. zenbakian hasi eta 6 Biserainoko arkupeak birmoldatuko ditu. • Udalak onartutako proiektu honen bidez arkupeen pilareak birmoldatuko dira, zoladurari estalki uniformea jarriko zaio eta argiteria hobetuko da.

Amorebieta-Etxano, 2020ko urtarrilaren 23a. Amorebieta-Etxanoko Udalak Txiki Otaegi kalea urbanizatuko du. Zehatzago esanda, 2. zenbakidun ataritik hasi eta 6 Biserainoko arkupeak birmoldatuko ditu.

Arkupe hauek herriaren erdigunean daude, eta leku askotarako bidean, Zelaieta parkea, San Pedro kalea edo geralekua esaterako, eta jarduera komertzial handia dago bertan.

Udalak onartutako proiektu honen aurrekontua 83.000 eurokoa da. Ondokoak egin nahi dira: arkupeetako pilareak birmoldatu, zoladurari estalki uniformea jarri, argiteria hobetu argitasun eta segurtasun handiagoa egon dadin, eta bertako merkataritza bultzatu.

Azken batean egin nahi dena da kale hau birmoldatu, ez dadin joan-etorrirako bakarrik izan, eta kale atsegin eta erakargarri bat izan Amorebieta-Etxanoko auzokideentzat.  Horrela, landaredia berreskuratuko da segida handiago bat izateko Zelaieta parkearekin, eta modu uniformean zolatuko da San Pedro kalera arte.

Lan hauekin herriko gune aipagarri bat birmoldatuko da, inguru honetan eraikitzen ari baita musika eskola berria, zornotzar asko zain dituen proiektua azken hau.