Amorebieta-Etxanoko Udalak Tantorta eraldatzeari bultzada bat eman nahi dio Eroski bertara joanez

2016/02/17
• Supermerkatua jartzearen ondorioz, hobekuntzak egingo dira azpiegituretan, bide segurtasunean eta aparkalekuetan eta goma fabrika zaharra bota egingo da. • Lanak aurten hasiko dira, urte amaieran, eta supermerkatua 2017an ireki ahal izatea aurreikusten da. • Eroskik 6 milioi inbertituko ditu 1.500 m2-ko salmenta azalera izango duen zentro batean. Honek herrian 40 bat enplegu berri sortuko ditu.

Amorebieta-Etxano, 2016ko otsailaren 17a. Amorebieta-Etxanoko Udalak Tantorta auzoa eraldatu nahi du eta helburu horretarako Eroski supermerkatu berri bat irekiko da auzoan. 

Establezimendu honek hainbat aldaketa eragingo ditu inguruan.  Horien artean azpimarratu behar da goma fabrika zaharra botako dela eta Boroatik Amorebieta-Etxanorako sarbidea ere hobetu egingo dela. Horren ondorioz, 30 aparkaleku berri sortuko dira auzoan eta San Pedro kalean zuhaitzak izango dituzten espaloiak eraikiko dira, argiztapen berriarekin, oinezkoek ikuspen handiagoa izan dezaten.  Era beran, errotonda bat eraikiko da auzoko zirkulazioa hobetu eta auzoaren bide segurtasuna hobetzeko. Autobus geralekuan ere hobekuntzak egingo dira, markesina bat jarriz. Horrek garraio publikoa erabiltzen dutenen segurtasuna eta erosotasuna bilatu nahi du. 

Helburua egun zornotzarrek duten merkataritza eskaintza zabaltzea da, kontsumitzaileak herrian bertan gera daitezela erosketak egiten dituztenean eta alboko herrietako jendea ere bertara gerturatu dadila, Amorebieta-Etxanora etor daitezela erosketak egitera.  Honekin herriko merkataritzaren salmentak igotzea ahalbideratuko da.

Establezimendu honek 1.500 m2-ko salmenta azalera bat izango du  eta 145 auto aparkatzeko lekua, herrian 40 bat lanpostu sortuko dituelarik.  Lanak 2016ko amaieran hasiko direla aurreikusten da eta supermerkatua 2017an irekiko da.  Obra hauek egiteko 6 milioiko inbertsio bat egingo da.

Eroski-Tantorta1    Tantorta-Eroski2

Supermerkatu hau eraikiko da lehentasunezko eragin guneetan presentzia areagotzeko kooperatibaren estrategiaren barruan, Euskadi barne.  Establezimendu berria produktu freskoetan eta hurbileko tratuan espezializatua egongo da, bertoko produktuen aldeko apustua egingo duelarik. Horiek dira Eroski supermerkatuen belaunaldi berriaren identitate zeinu garrantzitsuenak.

Eraikuntza ekoiraunkorra
Proiektu honen ondorioz, eraikin berri bat egingo da, eraikinaren energia eraginkortasunerako eraikuntza ekoiraunkorreko azken berrikuntza teknologikoak erabiliko direlarik. 
Supermerkatu berriak hotz, azken belaunaldiko klimatizazio eta argiztapen sistema eta ekipamendu eraginkorrak izango ditu, ahalik eta energia gehien aurrezteko. 

EROSKI Bizkaian
EROSKIk 229 establezimendu ditu Bizkaian: 125 supermerkatu, 10 hipermerkatu, 37 bidaia bulego, 8 gasolindegi, 6 optika, 10 FORUM SPORT denda eta 33 IF lurrin denda. Egun kooperatibak 4.971 langile ditu Bizkaian.

EROSKIk 2.000 hornitzaile baino gehiago ditu Euskal Herrian eta urtero 600 milioi euroko erosketak egiten ditu, horien %60a nekazaritzako elikagaien sektorean egiten dituelarik.