Amorebieta-Etxanoko Udalak nagusiei zuzenduriko oinarrizko informatika ikastaroa antolatu du

2021/03/11
Ikastaroa Zelaieta Zentroan burutuko da martxoaren 15etik 26ra, 11:00 - 13: 00 ordutegian eta IKTek eskaintzen dizkiguten ahalmen guztiak baliatu nahi dira nagusiak Informazioaren Gizartera hurbiltzeko.

Amorebieta-Etxano, 2021eko martxoaren 11an, osteguna. Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak, Nagusi Aretoarekin eta KZgunearekin elkarlanean, udalerriko pertsona nagusiei zuzendutako oinarrizko informatika ikastaroa antolatu du. Ikastaro hau Zelaieta Zentroan egingo da martxoaren 15etik 26ra, 11:00 – 13:00 ordutegian. Ikastaro honek, pertsona guztien eguneroko bizitzan, adinekoak barne, teknologia berriak behar bezala erabiltzearen inguruko premia gero eta handiagoari erantzuten dio.

Teknologia berrien bidez integratzen dira adinekoak gizartean, gizartean parte har dezaten. Testuinguru horretan, ikastaroaren bidez, IKTek eskaintzen dizkiguten potentzialtasun guztiak aprobetxatu nahi dira, adinekoak Informazioaren Gizartera hurbiltzeko. Horregatik, modu praktiko eta atseginean, parte-hartzaileek oinarrizko teknologia digitalari buruzko prestakuntza jasoko dute, beren egunerokotasunean modu zuzen eta autonomoan moldatzeko. Besteak beste, mota guztietako izapide telematikoak nola egin ikasiko da hainbat webguneren bidez, hala nola Amorebieta-Etxanoko Udalarena edo Osakidetzarena, bai eta online erosketak egiteko metodologiak ere.

Plaza mugatuak

Plazak mugatuak direnez, ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea. Interesatuek 94 694 11 29 telefono zenbakira deituz, WhatsAppeko 688 692 806 zenbakira idatziz edo nagusiaretoa@amorebieta.eus helbide elektronikora mezu bat bidaliz eman beharko dute izena.

Azkenik, azpimarratu behar da Nagusi Aretoak bere programazioarekin aurrera jarraitzen duela hainbat jarduerarekin, hala nola "Ibilaldi osasungarriak" edo "Osasun-egoerara egokitutako adimen aktiboa" ekimenekin.