Amorebieta-Etxanoko Udalak Nafarroa kaleko aparkalekuaren inguruko irisgarritasuna hobetu du

2018/08/23
• Oinezkoentzat hiru pasabide eraiki dira irisgarritasuna hobetu eta inguruko segurtasuna indartzeko. • Aparkalekura sartzeko espaloi berriak egin dira, Nafarroa kalea eta Jauregibarria etorbidearen artean.

Amorebieta-Etxano, 2018ko abuztuaren 23a. Amorebieta-Etxanoko Udalak amaitu ditu Nafarroa kaleko aparkalekuaren ingurua urbanizatzeko lanak. Espaloi berriak egin dira, oinezkoen pasabideak eta luminaria berriak ere jarri dira. Guzti honi esker, ingurua erosoagoa da, irisgarria eta segurua oinezkoentzat.

Amorebieta-Etxanoko Udalak Nafarroa kalea eta Jauregibarria etorbidearen artean dagoen aparkalekuaren inguruko espaloiak amaitu ditu. Helburua komunikazioa hobetu eta aparkalekurako sarbidea irisgarriagoa egitea da. Horretarako, aparkalekuaren iparralde eta mendebaldean espaloi bi egin dira, 3 metroko zabalera dutenak.  

Oinezkoen pasabidea hobetu eta inguruko segurtasuna indartzeko oinezkoen hiru pasabide berri ere eraiki dira. Pasabide horietatik bi jasotakoak dira oinezkoen irisgarritasuna bermatzeko eta  bat Aita Santi Onaindia oinezkoen kalearen luzapenean dago eta bestea aparkalekurako sarbidean. Hirugarren oinezkoen pasabidea irisgarriagoa eta seguruagoa da orain eta aparkalekuaren eta Enrike Renteria eta Nafarroa kaleen arteko komunikazioa hobetuko du.  

Lanen aurrekontua guztira 105.000 eurokoa izan da.