Amorebieta-Etxanoko Udalak Mugikortasunaren Europako Asteko Argazki Lehiaketaren saria banatu du

2020/10/16
• Argazki kamera eta paperezko ordezkoen irabazlea El Karmelo ikastetxeko Naroa Núñez da.

Amorebieta-Etxanoko Udalak Mugikortasunaren Europako Asteko Argazki Lehiaketaren irabazleari saria eman dio. Hirigintza eta Lanetako zinegotziak – Anartz Gandiaga – eta Gizarte Ekintza eta Berdintasuneko zinegotziak – Ainhoa Salterain – El Carmelo ikastetxeko DBH2 mailako Naroa Núñez irabazleari eman diote saria. Sariak argazki kamera bat eta paperezko ordezkoak dira.

Uneko argazkiaren gaia honako gai hauetako batera egokitu zen: klima-aldaketa eragiten duten arrazoiak, klima-aldaketaren balizko ondorioak, klima-aldaketa moteltzen laguntzen duten jardunbide egokiak eta klima-aldaketa bizkortzen laguntzen duten jardunbide txarrak.

Mugikortasunaren Astea irailaren 16tik 22ra ospatu zen. Astearen helburuak hiri eta udalerrietan klima-aldaketa geldiarazteak duen garrantziaz kontzientziatzea, mugikortasun osasungarri eta jasangarria sustatzea eta ingurumenaren kutsadura eta kutsadura akustikoa murriztea ziren.

Amorebieta-Etxanoko Udalak herrian egiten diren ekitaldi eta ospakizunen harira, Udalak proposatzen dituen ekintzetan parte hartzera animatzen jarraitzen ditu herritarrak.