Amorebieta-Etxanoko Udalak Mugikortasunaren Astearekin bat egin du

2019/09/18
• Amorebieta-Etxanoko Udalak “Mugikortasunaren Astea” antolatu du, kontzientziatzeko hainbat jarduerarekin • Bihar, osteguna, Zelaieta parkean eta Gudari kalean tailerrak egongo dira eta bizikleta ugari ikusi ahal izango da; guztia garraio jasangarriaren zentzuzko erabileraren inguruan sentsibilizatzeko

Amorebieta-Etxano, 2019ko irailaren 18a. Amorebieta-Etxanoko Udalak aste honetan ospatzen den “Mugikortasunaren Astea”rekin bat egin du. Horretarako, bihar, osteguna, irailak 19, hainbat ekintza egongo dira garraio publikoaren garrantzia azpimarratzeko, mugikortasun jasangarria bultzatzeko eta autoen zentzugabeko erabilerak gure hirietan eragindako kutsadura eta baliabide energetikoen kutsaduraren inguruan sentsibilizatzeko.

Hauek izango dira programatutako ekintzak: Mugikortasun iraunkorrari buruzko errealitate birtuala gunea; bizikleten mekanika tailerra; bizikletak, tandem-ak, bizikleta elektrikoak eta hoveboard-ak egongo diren gune bat, Party-bike (6 pertsonentzako bizikleta) eta mugikortasun iraunkorrari buruzko tailerrak.

Ekitaldiak arratsaldeko bostetatik zortzietara (17:00-20:00) izango dira, Zelaieta parkean eta Gudari kalean. Gudari kalean trafikoa etengo da ostegunetik (15:00etatik) igandera (22:00etara).