Amorebieta-Etxanoko Udalak merezitako harrera eskaini dio Zornotza STri

2021/06/02
Andoni Agirrebeitia alkateak egindako lanagatik zoriondu ditu eta aurrera begira animoak eman dizkie: "Ametsa lortuko duzue".

Amorebieta-Etxano, 2021eko ekainaren 2an, asteazkena. Zornotza Saskibaloi Taldea Zilarrezko Ligatik Urrezko Ligara igotzeko atarian geratu da aurten. Azkenean, ez da igoera preziatua lortu, baina horrek ez du taldeak egindako kanpaina bikaina ahultzen. Hori dela eta, Amorebietako Udaleko osoko bilkura osatzen duten alderdi guztiek klubeko arduradunak eta jokalariak hartu dituzte. Andoni Agirrebeitia alkateak egindako lanagatik zoriondu ditu eta aurrera begira animoak eman dizkie: "Ametsa lortuko duzue".

Joxe Etxebarria klubeko presidenteak denboraldian zehar egindako "lan gogorra" goraipatu du eta eskerrak eman dizkie zaleei. "Herria gure atzean sentitu dugu". Mikel Garitaonandia entrenatzaileak "eskerrak" eman dizkio Udalari bere laguntzagatik.