Amorebieta-Etxanoko Udalak lizitaziora atera du Dudagoitia auzoa urez hornitzeko sare berriaren obra

2021/08/04
• Proiektuaren helburua da Dudagoitiako bizilagunei edateko ura ematea. • Ur-hornidurarako sare berria egiteko konexioa Dudeako San Miguel auzotik egingo da. • Udalak 200.000 euroko inbertsioa aurreikusi du.

Dudagoitiako auzoak ur edangarria hornituko duen sare berria izango du. Amorebieta-Etxanoko Udalak lizitaziora atera du obra Dudeako San Migueletik Dudagoitia auzoraino ur hornidura sare berria egiteko.  Horretarako, presio-talde bat instalatuko da, exekuzio berriko etxola batean; hornidura-sareko konexioa intentsitate handiko polietilenozko hodi baten bidez egingo da.

 

Helburua: edateko urez hornitzea eta ohiko matxurak saihestea

Gaur egun, Dudagoitiako auzoak ez du udal-saretik datorren edateko urik, berau Aietzako errekako hargune batetik baitator. Ura zaharkituta dagoen sare baten bitartez banatzen da baserrietara, eta sare horrek matxurak izaten ditu sarritan. Gainera, tratamendurik ez duenez, ezin da kontsumitu eta bizilagunek erosi egin behar izaten dute edateko ura.

 

Udalak nabarmendu nahi du, proiektu hau gauzatzearekin batera, egungo euri-uren sarea ere hobetuko dela; izan ere, egun zailtasunak izaten dituzte euri jasa handien ondorioz sortzen diren urak biltzeko.

 

Epeak eta inbertsioa

Lizitazioa zabalik egongo da abuztuaren 25a bitartean. Behin esleituta, lau hilabeteko epea aurreikusi du Udalak obra gauzatzeko. Amorebieta-Etxanoko Udalak 200.000 euro bideratuko ditu inbertsio honetarako.