Amorebieta-Etxanoko Udalak lizitaziora atera du `Amorebieta-Etxano Bizikletaz 2022´ planaren obra

2021/12/27
Planak bidegorrien lehentasunezko presentzia indartuko du espazio publikoan eta bide segurtasuna hobetuko du. Udalak 1.139.000 euro bideratuko ditu eta obrak 6 hilabeteko epean egitea aurreikusi du.

Amorebieta-Etxanoko Udalak pausu bat gehiago eman du mugikortasun iraunkorraren alde duen konpromisoan eta "Amorebieta-Etxano Bizikletaz 2022" Planaren obra lizitaziora atera du. Urrian egindako Osoko Bilkuran 500.000 euroko aurrekontu-aldaketa onartu zuen, planaren abiaraztea bizkortzeko eta obra aurten bertan lizitatu ahal izateko. Udalak 1.139.000 euro bideratuko ditu proiektua gauzatu ahal izateko; egikaritze-fasean sartzen denean, obrak eta bide-segurtasunaren hobekuntzak sei hilabeteko epean egitea aurreikusten da.

Bizikleta bidezko mugikortasuna sustatzea
`Amorebieta-Etxano Bizikletaz 2022´ plana mugikortasun iraunkorra jomuga duen udalerri baten aldeko apustu garbia da. Hala, Udalak bizikleta-bideen presentzia indartu eta bide-segurtasuna hobetuko ditu, honako jarduketa hauek eginez: egungo seinaleztapena hobetzea; bizikleta-bideei jarraipena ematea; ingurumen-eremu baketsua sortzea; sarbide-ateen bidez hirigunea perimetriko mugatzea; egungo bidegorriak eta interkonexioak seinaleztatzea; oinezkoentzako eta txirrindularientzako ibilbide partekatuak sortzea; eta espaloiak egokitzea.