Amorebieta-Etxanoko Udalak Legarrebi urbanizatzeko II. faseari ekin dio

2020/10/05
• Inbertsioa 140.000 eurokoa da • Lanak amaitzeko 4 hilabeteko epea aurreikusten da

Amorebieta-Etxanoko Udalak Legarrebi auzoa urbanizatzeko bigarren faseari ekingo dio. Inbertsioa 140.000 eurokoa da. Obraren aurreikusitako epea lau hilabetekoa da. Urbanizazioaren helburua da jarduera-eremua berrantolatzea eta auzoa bera hobetzen jarraitzea.

Obra horien bidez, auzoko bizilagunentzako irisgarritasuna, etxebizitzetako garajerako sarbidea  eta espazioaren itxura nabarmenki hobetuko da oinezkoentzat askoz atseginagoa izanik. Halaber, irudi modernoa eta egungoa bilatuko da, inguruan sortzen diren ibilgailuen eta oinezkoen trafikoen bizikidetza egokia lortzeko.

Urbanizazio-lanek, aldi baterako, barruko eremuko aparkalekua kentzea ekarriko dute. Hala ere, garajeetara sartzea baimenduko da. Jarduera honen bidez, halaber, oinezkoari lehentasuna eman nahi zaio. Horretarako, dauden espaloiak zabalduko dira eta lehen ez zeuden zuhaiztiak sortuko dira, ibilgailuen eta oinezkoen arteko bizikidetza hobetzeko.

Obra hau aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan jasotako jarduketen barruan sartzen da.