Amorebieta-Etxanoko Udalak Legarrebi auzoa urbanizatuko du

2019/03/11
• Egingo diren lanek oinezkoari lehentasuna emango diote eta espaloiak berrituko dira, zornotzarren eta ibilgailuen arteko elkarbizitza hobetzeko. • Lanak aurtengo hirugarren hiruhilekoan hasiko dira, 4 hilabeteko iraupena izango dute eta 573.000 euroko aurrekontua.

Amorebieta-Etxano, 2019ko martxoaren 11. Amorebieta-Etxanoko Udalak Legarrebi auzoa berrituko du. Udalak San Juan kalean eta San Juan eta Andrandi kalea batzen diren lekuan egingo ditu lanak. Helburua zornotzarrentzat herrigune atseginago bat izatea da.

Lanak aurtengo hirugarren hiruhilekoan hasiko dira eta 4 hilabete beharko dituzte amaitzeko. Lan hauekin San Juan kalea hobetu nahi da eta Andrandi kalean dauden etxebizitzetaraino heltzeko kalea urbanizatu. Herritarrak etxebizitzetara errazago joatea lortu nahi da eta inguruak itxura urbanizatua izatea, oraindik guztiz urbanizatu gabe baitago.

Honekin gainera lehentasuna eman nahi zaio oinezkoari. Horretarako, espaloiak zabalduko dira eta zuhaitzak jarriko dira lehen ez zeuden lekuan, ibilgailuen eta oinezkoen arteko elkarbizitza hobe bat izateko.

Gainera, inguruko argiztapena hobetuko da. Farola berriak jarriko dira eta inguruko azpiegitura sarea berrituko da.

Lan hauetarako aurrekontua 573.000 eurokoa izango da.