Amorebieta-Etxanoko Udalak Larreako haur jolasgune berria ireki du

2020/09/15
• Haur parkearen inbertsioa 145.000 eurokoa da eta naturan erabat integratuta dago. • Jarduerak, aurrekontu parte-hartzaileetan proposatuta egonik, udalerriko haur-jolasen eskaintza zabala osatzen du.

Amorebieta-Etxano, irailak 15. Amorebieta-Etxanoko Udalak Larreako haurrentzako jolasgune berria ireki du. Parkea ingurunearen izaera berean integratutako haur-jarduerez betetako ibilbidea da.

Ondokoak jarri dira: zangen ibilbide bat, biraketa-orekako habe bat, hiru zuhaitz igokari, zabu oszilatzaile bat, oinarri karratuko plataforma batez osatutako joko-eremu bat sarbide-eskaileraz hornitua, suhiltzaile-barra bat, rokodromoa, bi oreka-soka dituen hiru zutoinez osatutako arku bati lotua dagoen armiarma-sare bat, oreka barra bat sokarekin, soka zubi bat soka barandekin, tirolina bat eta iturri bat.

Aisialdirako gune berri honek zirkuluerdi-formako kirol-zirkuitu bat egitera gonbidatzen ditu erabiltzaileak. Bertan, hareazko bi erloju egongo dira, hasieran eta amaieran, eta ibilbidea zenbat denboran egingo den neurtuko dute.