Amorebieta-Etxanoko Udalak Larrea eskola publikoko eskolaurreko eraikina birgaituko du

2020/02/28
• Udalak onartu duen proiektuari esker, hezkuntza bereziko gelak handituko dira, jantokiko langileentzat aldagelak egingo dira eta banalekuko komuna berrituko da, beste lan batzuren artean. • Proiektu honetarako 160.000 euroko inbertsio bat egingo da eta uztailean eta abuztuan egingo dira lanak, umeen oporraldia aprobetxatuz.

Amorebieta-Etxano 2020ko otsailaren 28a. Amorebieta-Etxanoko Udalak Larrea Eskola Publikoko Eskolaurreko eraikina birgaitzeko proiektua onartu du.  Lanak beheko solairuan egingo dira. Han gelak beste era batera banatuko dira, hezkuntza bereziko beharrizanetara egokitzeko eta komun berriak eduki ahal izateko.

Horrela, proiektu honekin hezkuntza bereziko gelak lekuz aldatuko dira eta baita handitu ere.  Gela berriak banatzeko, mugitu daitekeen tabike bat jarriko da, eta kendu egin ahal izango da, ikastetxeak gune bakarra izan nahi duenean.  Tabike berriak egingo direnez, horrek armairu berri bat jartzeko aukera emango du.  Halaber, egungo erradiadorea kenduko da gela bakoitzean bat jartzeko, eta oraingo leihoa aldatu eta bitan banatuko da.

Lanen ondorioz, pasillotik zabalduko diren armairu berriak jarriko dira, lehengo armairuak kendu eta esekitokiak eta tiraderak jarriz, baita apalak eta ateak izango dituen biltegirako gune bat ere.

Gela berri hauek orain arte irakasleen gela zegoen lekuan jarriko dira, eta irakasleen gela orain liburutegia dagoen lekuan jarriko da. Horrela, irakasleek armairu berri bat izango dute eta office bat, eta liburutegia solairuaren hondoan jarriko da.

Altzari guztiak aprobetxatuko dira, beste leku batzuetan jarriz.

Hezkuntza bereziko gelak lekuz aldatzearen ondorioz libre geratzen den lekua, jantokiko langileentzat aldagela berriak egiteko erabiliko da.  Dutxa eta komun bi egongo dira, eta gune zabal bat eserleku eta armairuekin.  Gainera, aldagela eta pasilloaren artean biltegi bat jarriko da gidaridun ate batekin, garbiketako karroak gordetzeko.

Komunei dagokienez, banalekuko komunean aldaketak egingo dira, sarbideko atea txikituz eta komun egokituan komun bi jarriz, bat arrunta eta bestea umeentzat, eta baita aldagailu tolesgarri bat ere.  Kabinetako manparak zabalik egongo dira bai goitik eta bai behetik, eta konketak harraska luzangak izango dituzte.

Era berean, sarbidean ere lanak egingo dira. Han biltegi bat jarriko da eskaileren zuloa aprobetxatuz, eta leku komun guztietan ere lanak egingo dira: zorua aldatuko da, elektrizitate sistema egokituko da, eta hormak eta sabaiak margotuko dira.

Horrela proiektuak eraikitako bolumenari eta honen akabakerei eusten die, barruko banaketa bakarrik aldatuz, eta Larrea Eskola Publikoko beharrizanei erantzunez.

Amorebieta-Etxanoko Udalak lan hauek egiteko 160.000 euro inbertituko ditu, eta lanak uztailean eta abuztuan egingo dira, umeen oporraldia aprobetxatuz.