Amorebieta-Etxanoko Udalak "La Tejera" parkea hobetuko du

2021/05/18
• Lanak astelehen honetan hasi dira eta hiru aste inguru iraungo dute eta aurtengo aurrekontu parte-hartzaileen eskaeretako bati aurre egingo diote.

Amorebieta-Etxano, 2021eko maiatzaren 18an, asteartea. Amorebieta-Etxanoko Udala Gudari kalearen eta Ixerango kalearen artean dagoen "La Tejera" parkea hobetzeko lanekin hasiko da.

Lanak astelehen honetan, maiatzaren 17an, hasi dira eta hiru bat astez luzatuko dira.

Horrela, parkeak 7.000 m2-ko azalera izango du eta asfaltatze berria izango du oinezkoen pasealekuetan, banku berriak eta txakurrak modu kontrolatuan olgetan ibiltzeko eremu mugatu bat ere.

Era berean, haurrentzako jolasgune berri bat instalatuko da, segurtasuneko zoru jarraitu batekin.

Obra horiekin, Amorebieta-Etxanoko Udalak 2021eko aurrekontu parte-hartzaileetan herritarrek asko eskatzen duten jarduera bati ekingo dio.

Inbertsioak 100.000 euroko aurrekontua izango du.