Amorebieta-Etxanoko Udalak Kimera auzoko ur-hornidurako obrak lizitatu ditu

2021/01/07
Proiektuan, Arkotxako biltegitik datorren ura bideratuko da hodi berri baten bidez eta hodi hori, Kimeran dagoen hodiarekin konektatuko da. Jarduketa honek, 117.032 €-ko aurrekontua izanik, 8 asteko egikaritze-epea izango du eta auzo hau kalitatezko ur hornidura sare batez zuzkitzeko balioko du.

Amorebieta-Etxanon, 2021eko urtarrilaren 7an, osteguna. Kimera auzoko ur-hornidura berria egiteko obren izapideak aurrera doaz urteko lehen hilabete honetan. Amorebieta-Etxanoko Udalak hornikuntza lizitatzeko prozesuari ekin dio, landa-gune hori bermedun ur-hornidurarako sare batez hornitzeko. Proiektuak 117.032 €-ko lizitazio-aurrekontua du eta 8 asteko egikaritze-epea.

 Proiektuan, Arkotxako biltegitik datorren ura bideratuko da, hodi berri baten bidez eta hodi hori, Kimeran dagoen hodiarekin konektatuko da. Eremu horretan, dagoen biltegitik jaisten den hoditeria bat dago eta, gaur egun, herri-gune horretako baserriak hornitzen ditu.

 Gaur egun, Kimera auzoa biltegi baten bidez erregulatzen den iturburu batetik hornitzen da, baina ur-bolumen horrek ez du jasotzen edangarri tratamendu moderno eta landa-gunearen beharretara egokiturik. Horrela, tratatutako uraren hornidura erraztuko dute egingo diren jarduketek.

 Irtenbide errazena Arkotxa auzoko hornidura-sisteman jatorria duen arteria berri bat ezartzean oinarritzen da. Arkotxa auzoa kokagune haren iparraldean dago eta haren erregulazio-biltegira ponpaketa baten bidez iristen da EUTE-tik behar bezala araztutako ura, gaur egun izen bereko biztanle-gunea hornitzen duen Kimerako biltegitik datorren banaketa-sareraino.