Amorebieta-Etxanoko Udalak Jose Maria Azkuna egoitzan izaten den Gabonetako postal lehiaketako sari banaketan hartu du parte

2021/12/21
• Ainhoa Salterain Gandarias, Gizarte Ekintzako eta Berdintasuneko zinegotzia, izan zen sari banaketan, halako lehiaketak egiten jarraitzeak duen garrantzia azpimarratuz.

Jose Maria Azkuna adinekoentzako egoitzan egin zen joan den ostiralean Gabonetako postal lehiaketaren sari-banaketa tradizionala. Aurreko edizioetan gertatu bezala, langileek, egoiliarrek eta senideek hartu zuten parte, eta irudimena landuz, benetako altxorrak egin zituzten Gabonetako postal moduan. Aurtengo edizioa berezia izan da gainera; izan ere, parte hartu ahal izan dute lehiaketan El Carmelo ikastetxeko ikasleek eta Amorebieta-Etxanoko Desgaitasuna duten Pertsonak Integratzeko Elkarteko (AIDAE) erabiltzaileek.

Ainhoa Salterain Gandariasek, Gizarte Ekintza eta Berdintasuneko zinegotziak, sari banaketan hartu zuen parte Amorebieta-Etxanoko Udalaren ordezkari gisa. Bertan, horrelako lehiaketak egiten jarraitzearen garrantzia azpimarratu zuen, adin eta interes ezberdinetako pertsonek bat egiten baitute helburu berarekin.

Edizio honetako sarituak izan dira: Yolanda Rodriguez senior mailan, Leia Gutierrez Junior I mailan, Amaia Araujo Junior II mailan eta Ainhize Garcia haurren mailan.