Amorebieta-Etxanoko udalak ikastaro bat antolatu du kontratatzeko konpromisoarekin

2015/03/03
Ikastaroa 2015/04/13an hasiko da eta 2015/05/25ean amaituko da. • Izena emateko epea 2015/03/03an hasiko da eta martxoaren 30ean amaituko da.

Amorebieta-Etxano, 03 de marzo de 2015. Ikastaroa Amorebieta-Etxanon erroldatuta dauden emakumeei zuzenduta dago, gizarte arloko Unibertsitateko mailako prestakuntza dutenei. 150 orduko iraupena izango du.

Emakume eta gizonen berdintasunerako ekintzei buruzko prestakuntza emango da eta helburua ikastaroan parte hartzen dutenetariko bat sei hilabetez lanaldi osorako kontratatzea da Amorebieta-Etxanoko Berdintasunerako II. Plana prestatu dezan.

Ikastaroa 2015/04/13an hasiko da eta 2015/05/25ean amaituko da.

Izena emateko epea 2015/03/03an hasiko da eta martxoaren 30ean amaituko da.

Posta elektronikoz izena eman daiteke  berdintasuna@amorebieta.net helbidera idatziz eta izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbaki bat emanez.