Amorebieta-Etxanoko Udalak Gure Kirolak-eko bolatokia hobetzeko lanak hasiko ditu

2021/04/16
• Lanek 16.638,00 €-ko aurrekontua dute eta estalkiaren iragazgaiztea hobetzera bideratuko dira nagusiki. • Lanak behar bezala garatu daitezen, baldintza klimatologiko egokiak beharko dira; beraz, funtsezkoa izango da obrak egiteko aldia atzeratu dezakeen prezipitaziorik ez erregistratzea. Aldeko baldintzak ematen badira lanak 15 egunetan amaituak izatea espero da.

Amorebieta-Etxano, 2021eko apirilaren 16ean, ostirala. Amorebieta-Etxanoko Udalak, Hirigintza eta Etxebizitza sailaren bitartez, ahaleginak batzen jarraitzen du, udal kirol ekipamenduak hobetzen jarraitzeko. Horregatik, eta beti ere baldintza klimatologikoek ahalbidetzen badute, Nafarroa Kaleko Gure Kirolak kirol eta aisialdi zentroan dagoen Bolatokia hobetzeko eta egokitzeko lanak hasiko ditu.

16.638,00 €-ko aurrekontua duten lanek estalkia iragazgaiztea izango dute helburu nagusi eta instalazioen hobekuntza nabarmena ekarriko dute.

Gainontzeko esku-hartzeei dagokienez, sabai-leihoaren gainean dagoen zuntzezko manta kenduko da, bai eta sabai-leihoarenantzinako aztarnak ere. Substratua prestatu eta eskuz garbituko da, ondoren inprimatzeko eta behar den itsaspena lortzeko. Azkenik, estalkiaren junturak eta loturak indartuko dira eta iragazgaizteko bi jeruza berri aplikatuko dira.

Baldintza klimatologiko egokiak

Lanak behar bezala garatu daitezen, baldintza klimatologiko egokiak beharko dira; beraz, funtsezkoa izango da obrak egiteko aldia atzeratu dezakeen prezipitaziorik ez erregistratzea. Aldeko baldintzak ematen badira lanak 15 egunetan amaituak izatea espero da.

Udalak, orain arte erakutsitako etengabeko hobekuntzaren ildoa luzatuz, urtetik urtera inbertsio ahalegin handia egiten du udalerriko kirol instalazioak mantendu eta hobetzeko, kirola espazio egokitu, eroso eta kalitatezkoetan bultzatzeko konpromisoa erakutsiz.