Amorebieta-Etxanoko Udalak Gizarte Ekintza arloko diru-laguntzak deitu ditu

2021/04/09
• Deialdi honen helburu orokorra Amorebieta-Etxanoko udalerrian baztertuta dauden edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden gizarte-kolektiboen prebentziorako, arretarako, sustapenerako eta gizarteratzerako elkarteek antolatzen dituzten jardueren gastuak ordaintzeko gizarte-intereseko ekimenak eta jarduerak diruz laguntzea da. • Deialdiak 20.000 €-ko gehieneko zenbatekoa du diru-laguntzetarako.

Amorebieta-Etxano, 2021eko apirilaren 9an, ostirala. Amorebieta-Etxanoko Udalak, Gizarte Ekintza arloaren bidez, diru-laguntzen deialdi bat ireki du, legez eratuta dauden eta egoitza Bizkaian duten irabazi-asmorik gabeko hirugarren sektoreko elkarte eta erakundeentzat, bai eta udalerrian erroldatuta dauden eta Amorebieta-Etxanon gizarte-bazterketako egoeran dauden kolektibo sozialak prebenitzeko, artatzeko, sustatzeko eta gizarteratzeko gizarte-intereseko jardueraren bat egiten duten pertsona fisikoentzat ere.

Deialdi honen helburu orokorra Amorebieta-Etxanoko udalerrian baztertuta dauden edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden gizarte-kolektiboen prebentziorako, arretarako, sustapenerako eta gizarteratzerako elkarteek antolatzen dituzten jardueren gastuak ordaintzeko gizarte-intereseko ekimenak eta jarduerak diruz laguntzea da.

Bizkaiko Aldizkari Ofizialak asteazken honetan argitaratu du deialdia, norgehiagokako diru-laguntzen prozeduraren bidez garatua eta diru-laguntzetarako gehienez 20.000 euroko zenbatekoa duena.

Eskabideen aurkezpena

Eskabideak 2021eko apirilaren 8tik apirilaren 26ra bitartean aurkeztu beharko dira Amorebieta-Etxanoko Udaleko sarrera-erregistroan eta aurrez hitzordua eskatu beharko da Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (010ean, 94 630 00 02 telefono zenbakira deituz, https://www.amorebieta-etxano.eus/tramiteak/aurretiko-hitzordua webgunean eta udaletxean eta Zelaieta Zentroan dauden kutxazain automatikoetan).