Amorebieta-Etxanoko Udalak Ergoiengo San Juanen ur hornidura sarea berritzeko lanak hasi ditu

2020/06/23
• Depositu handiago eta eraginkorrago bat jarriko da, eta banaketa sarea aldatuko da, baita hoditeria, kutxatilak, bentosak, hustubideak, etab. • 130.000 euroko inbertsio bat egingo da eta hiru hilabeteren buruan lanak amaituta egotea aurreikusten da.

Amorebieta-Etxano, 2020ko ekainaren 23a. Datorren ekainaren 29an, Amorebieta-Etxanoko Udalak Ergoiengo San Juan auzoko ur hornidura berritzeko lanak hasiko ditu.


Gaur egungo ur hornidurarako auzoan dagoen lurpeko depositu zaharra erabiltzen da eta honek kloraziorako eskuzko sistema bat dauka. Banaketa kutxatila deposituarekin lotzen duen hodi bat dago, banaketa sarearen bidez, inguruko etxebizitzak hornitzeko, eta baita San Juango ermita eta inguruko iturri bat ere.


Lan hauei esker, edukiera handiagoa eta efizientzia gehiago duen depositu bat jarriko da, eta egun dagoen sarera lotuko da. Gainera, banaketa sarearen zati handi bat berrituko da, hoditeria, kutxatilak, bentosak, hustubideak eta sistemaren funtzionamendu egokirako beharrezko elementu guztiak.


Depositu berria sarera bi puntutan lotuko da, bat betetzeko eta bestea auzoko hornidurarako. Depositu berri honen hornidura elektrikoa eguzki-xaflen bidez egingo da. Baso bi izango ditu, eta horrek hobetu egingo du irteerako uraren uhertasuna. Kloraziorako sistema automatiko bat ere izango du, eta San Juango ur araztegiarekin komunikatzeko sistema bat, deposituaren parametroak une oro kontrolatu ahal izateko.


130.000 euroko inbertsio bat egingo da eta hiru hilabeteren buruan lanak amaituta egotea aurreikusten da.