Amorebieta-Etxanoko Udalak ere bat egin du Euskararen Nazioarteko Egunarekin

2020/12/03

Amorebieta-Etxano, abenduak 3, osteguna. 1949. urtetik, gaurko egunean, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu ohi da. Ziur aski, hemen ez ezik munduko beste hainbat tokitan eta beste hainbat herrialdetan ere ospatzeko arrazoi ugari daude. Horregatik, Amorebieta-Etxanon ere Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu, gurea den hizkuntza hau defendatuko dugu eta gure kultura-aberastasuna dela eta zorionduko gara, euskara bultzatu eta babesten duten pertsonak ez direlako soilik hizkuntza menperatzen dutenak eta euskaraz bizi direnak, baizik eta euskara gure gizartearen parte izateaz ere harro daudenak.


Euskaraz biziberritu behar dugulako geure gizartea.
Euskararen ahotsa zor diogulako munduari.
Euskaraz garelako munduko herritar.
Euskara aurrerabidea delako.