Amorebieta-Etxanoko Udalak eraginkortasun energetikoa hobetu du udal eraikinetan

2020/11/04
Amorebieta-Etxanoko Udalak bere instalazioen eraginkortasun energetikoa hobetzearen aldeko apustua egiten jarraitzen du.

Amorebieta-Etxanoko Udalak lanean jarraitzen du bere udal eraikinetan eraginkortasun energetikoa hobetzeko. Oraingo honetan, udal biltegiko eta Zornotzako Larrea ikastetxeko hainbat gelatako argiztapena berrituko du Udalak.

Horrela, Udalak aipatutako barruko espazioetako argi-elementuak berritu ditu, izan ere, horietan argiztapen ona ezinbestekoa da bertan egiten diren lanetarako. Jardueren helburua instalazioetan energia aurreztea da.

            Jarduera honekin, Amorebieta-Etxanoko Udalak bere instalazioen eraginkortasun energetikoa hobetzearen aldeko apustua egiten jarraitzen du. Kasu zehatz honetan, 15.000 euroko inbertsioa egin ondoren, aipatutako lekuen argiztapena hobetzen da, energia asko aurrezteaz gain.