Amorebieta-Etxanoko Udalak energia-eraginkortasunaren aldeko apustua egiten jarraitzen du Ixerangoko eta Astepeko bidearen argiztapena berrituz

2021/03/17
• Jarduketa honekin, kontsumo handiegia eta eraginkortasun energetiko eskasa erakusten zuten halogenuro metalikoko lanpara argien ordez, Led argi berriak jarri dira. Honek, mantentze-lanetan eta efizientzia energetikoaren alorrean nabarmenki aurreztea ekarriko du.

Amorebieta-Etxano, 2021eko martxoaren 17an, asteazkena. Amorebieta-Etxanoko Udalak hiri-eredu eraginkorrago, jasangarriago eta osasuntsuago baterantz urratsak ematen jarraitzen du. Horrela, bere instalazioen eraginkortasun energetikoa hobetzearen eta egokitzearen aldeko apustuan, Ixerangoko bidearen argiztapena berritu du Astepe auzoraino.

Egindako jarduketak 35.000 €-ko inbertsioa izan du eta honako honetan oinarritu da: kontsumo handiegia eta eraginkortasun energetiko eskasa erakusten zuten halogenuro metalikoko lanpara argien ordez, Led argi berriak jarri dira. Honek, mantentze-lanetan eta efizientzia energetikoaren alorrean nabarmenki aurreztea ekarriko du.

Led argi berri hauek, gainera, maila kromatiko hobea dute eta beraz, argi-intentsitatea hobetzean, aurpegia ezagutzea errazten dute, bidearen argiztapena nabarmen hobetuz, ingurua argiztapen eta ilunpe gutxiagoko leku batean bihurtuz.

Jarduera honekin, Amorebieta-Etxanoko Udalak irudi modernoago eta azpiegitura hobeak izango dituen udalerri bat lortzeko bidean aurrera egiteko jarrera berresten du, baita ingurumenarekiko errespetuaren eta jasangarritasunaren bitartez, zornotzarren bizi-kalitatea hobetzeko bidean aurrera egiteko jarrera ere.