Amorebieta-Etxanoko Udalak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Plana onartu du

2021/02/26
Amorebieta-Etxanoko III. Berdintasun Planak, 2021etik 2023ra bitartean garatuko diren 10 programa, 23 helburu espezifiko eta 76 neurri ditu udalerrian tratu- eta aukera-berdintasuna lortzeko eta sexuagatiko diskriminazio oro ezabatzeko. Planean hainbat ekintza garrantzitsu jasotzen dira, besteak beste, genero-berdintasuna indartzea, genero-indarkeriaren tratamendua, hizkuntza ez-sexistaren erabilerari buruzko prestakuntza, berdintasunaren aldeko sentsibilizazio- eta kontzientziazio-kanpainak.

Amorebieta-Etxano, 2021eko otsailaren 26an, ostirala. Amorebieta-Etxanoko Udalak, Amorebieta-Etxanoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana onartu du gaur, otsailaren 26an ospatutako osoko bilkuran. Udalerriaren egungo egoeraren diagnostikoa egin ondoren, udalak 2023ra arte indarrean egongo den neurri multzo ordenatu bat prestatu du, udalerrian tratu- eta aukera-berdintasuna lortzeko eta sexuagatiko diskriminazio oro ezabatzeko.

Plan honek emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorrerako helburuak, estrategiak eta ekintzak jorratzen ditu, berdintasun feministaren printzipioen arabera oinarritzen da eta emakume zornotzarren benetako ahalduntzea bilatzen du, baita Amorebieta-Etxanoko bizilagunen parte-hartzea ere. Plan hurbila, errealista, malgua eta praktikoa, zornotzarren aniztasuna islatzen duena eta 2020an hasitako aldarrikapen-lanaren jarraipena irudikatzen duena.

Amorebieta-Etxanoko III. Berdintasun Planak, 2021etik 2023ra bitartean garatuko diren 10 programa, 23 helburu espezifiko eta 76 neurri ditu. Planean hainbat ekintza garrantzitsu jasotzen dira, besteak beste, genero-berdintasuna indartzea, genero-indarkeriaren tratamendua, hizkuntza ez-sexistaren erabilerari buruzko prestakuntza, berdintasunaren aldeko sentsibilizazio- eta kontzientziazio-kanpainak.

Planean landutako programen eduki zehatzari dagokionez, 1. Programa udalean berdintasun-egiturak indartzeko konpromiso politikoari buruzkoa da. Bestalde, 2. eta 3. Programek genero-ikuspegia dute ardatz udal-araudian eta udal-langile guztien sentsibilizazioan eta gaikuntzan, hurrenez hurren.

4. eta 5. Programek emakumeek udal-bizitzan duten parte-hartzean sakontzen dute, feminismoa aintzatetsiz eta balioetsiz, emakumeen ahalduntze indibidual, kolektibo, sozial eta politikorako prozesuak bultzatuz, haien aniztasuna kontuan hartuta. 6. eta 7. programetan, ekonomia eta gizarte-erakundeak eraldatzeko premian sakontzen da, eremu horretan emakumeen eskubideak bermatzeko.

Indarkeria matxista agerpen ugariko fenomeno konplexua da eta emakumeen eta gizonen arteko botere-harremanetan dagoen desberdintasunaren ondorioz, emakumeei eragiten zaie emakume izate hutsagatik. Hori dela eta, 8. Programaren helburua indarkeria matxistaren adierazpena anitz hauek ezagutzeko beharrezkoa den balio- eta portaera-aldaketan laguntzea eta, horretarako, goiz detektatzen eta koordinazioaren hobekuntzan aurrera egitea da, bai barnekoan, bai kanpokoan, indarkeria matxistari aurre egiteko. Azkenik, 9. eta 10. Programek sentsibilizazioa, kontzientziazioa eta prebentzioa jorratzen dituzte, bai eta detekziorako, ahalduntze-arreta integralerako eta eragindako kaltea konpontzeko mekanismoak ere.

III. Berdintasun Plana onartuta, Amorebieta-Etxanoko Udalak, genero-ikuspegia udal-politika guztietan txertatzeko eta Amorebieta-Etxanon emakumeen eskubide- eta aukera-berdintasuna bermatzeko konpromiso politiko eta teknikoa hartu duela berresten du.

Berdintasun-Plana eskuragarri dago hemen.