Amorebieta-Etxanoko Udalak bat egiten du BIA Urban Regeneration Forumaren III. Deialdiarekin

2018/06/13
• Forum honen helburua arkitekturaren inguruan herritarren jarduna bultzatzea da. • Bizkai guztian, hasi ekainaren 12an eta ekainaren 22ra arte, ekintzak egingo dira eta Amorebieta-Etxano topagune bat izango da. • Forum hau dela-eta, bi jardunaldi antolatuko dira: ekainaren 14an Zelaieta Zentroan umeentzat eta ekainaren 15ean Nagusi Aretoan.

Amorebieta-Etxano, 2018ko ekainaren 13a. Amorebieta-Etxanoko Udalak bat egiten du BIA Urban Regeneration Forumaren III. Deialdiarekin. Euskal Herriko Arkitektoen Kolegio Ofizialak Bizkaian duen Ordezkaritzaren BIA plataformak, Bilbao Bizkaia Architecture, hirugarren urtez jarraian forum hau antolatu du arkitekturaren inguruko ekintzak bultzatzeko herritarren artean.

Bizkai guztian, hasi ekainaren 12an eta ekainaren 22ra arte, ekintzak egingo dira eta Amorebieta-Etxano topagune bat izango da. Jardunaldi hauen barruan, ekainaren 14an, 17:30ean, Zelaieta Zentroan haurrentzako tailer bat egongo da: “Natura-Ciudad-Naturaleza-Hiria”. Tailer honen helburua da etxeko txikienak konturatu daitezela ze lotura dagoen naturaren eta hiriaren artean, maila desberdinetan.

Amorebieta-Etxanoko udalerria eta bere arkitektura, jardunaldi hauetan aztertuko den gaietariko bat da. Horrela, ekainaren 15ean, 18:30ean Euskal Herriko Arkitektoen Kolegio Ofizialeko arkitekto batek, Urtza Uriartek, hitzaldi bat emango du Nagusi Aretoan: “Tokiko baliabidea. Amorebieta-Etxanoko lurrak”.