Amorebieta-Etxanoko Udalak Bernagoitia eta Belatxikieta arteko bidea konponduko du

2019/07/11
• Lanak aste honetan hasiko dira eta Bernagoitia auzoa eta Belatxikieta lotzen dituen bidea egonkortuko da. • Lan hauek Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza eskuratu dute.

Amorebieta-Etxano, 2019ko uztailaren 10a. Amorebieta-Etxanoko Udalak aste honetan hasi ditu Bernagoitia auzoa eta Belatxikieta lotzen dituen herri bidea konpontzeko lanak. 2018ko otsailean izandako euriteen ondorioz lur-jausiak egon ziren eta bidearen 23 metroko tartea egonkortu nahi da.

Lanek hilabete iraungo dute eta Bermeosolo S.A. enpresak egingo ditu. Udalak 74.000 euro inbertituko ditu eta Bizkaiko Foru Aldundiak %90eko diru-laguntza eman du ustekabekoetarako.