Amorebieta-Etxanoko Udalak bat egingo du "Planetaren Orduarekin"

2021/03/25
Amorebieta-Etxanoko Udalak bat egingo du ekimenarekin, Udaletxeko fatxaden eta Plazaren argiztapena 20:30etik 21:30era itzaliz.

Amorebieta-Etxano, 2021eko martxoaren 25an, osteguna. "Planetaren Ordua" martxoaren 27an, larunbatean, ospatuko da berriro "Konekta zaitez naturarekin" lelopean. Amorebieta-Etxanoko Udalak bat egingo du ekimenarekin, Udaletxeko fatxaden eta Plazaren argiztapena 20:30etik 21:30era itzaliz. Jarduera honen bidez, klima-aldaketa eta biodibertsitatearen galera ikusarazi nahi dira.

Beste urte batez, Amorebieta-Etxanoko Udalak bat egin du mundu-mailako ekimen honekin. Proposamen honen bidez, klima-aldaketari, bizimodu jasangarrien sustapenari, garapen berriztagarriaren sustapenari, basoen, itsasoen eta baliabide naturalen kontserbazioari eta biodibertsitatearen galeraren aurkako borrokari buruz kontzientziatu nahi da.

Dagoeneko 15 edizio burutu dira, Sidneyn (Australia) 2007an sortu zen "Planetaren Ordua" lehen ediziotik, aldaketa klimatikoaren arazoa nabarmentzeko keinu sinboliko gisa. Keinu xume honen bidez, natura planetaren bizi-euskarriaren sistema dela gogorarazi nahi da eta orain, inoiz baino gehiago, gure planetaren osasuna eta aldi berean, gure osasuna eta ongizatea zaintzeko babestu behar dugu.