Amorebieta-Etxanoko Udalak bat egin du Tabakorik Gabeko Nazioarteko Egunarekin, eta karpa informatibo bat jarriko du gaur Zelaietan

2022/05/31
• Karpa zornotzar guztiei egongo da zabalik, 17:00etatik 20:00etara: informazioa, jokoak, kooximetriak, etab. izango dira.

Amorebieta-Etxanoko Udalak bat egiten du gaur, maiatzak 31, Tabakorik Gabeko Nazioarteko Egunarekin, zornotzarrak tabakoaren kontsumoak osasunean dituen arriskuez kontzientziatzeko eta kontsumo horren murrizketa sustatzeko. Pandemia hasi zenetik lehen aldiz, informazio-karpa bat jarriko da Zelaieta parkean, gaur, maiatzak 31, 17:00etatik 20:00etara. Karpan, zornotzar herritar guztiei irekita (familiak, nerabeak, erretzeari uzteko asmoa duten pertsonak, etab.), informazioa, jolasak, kooximetriak eta abar egongo dira.

Tabakoaren inpaktuari buruzko materiala
Era berean, tabakoak eta zigarro elektronikoek herritarren osasunean eta ingurumenean duten eraginari buruzko hainbat material helaraziko ditu Udalak, kontzientzia sortzeko eta kontsumoaren desnormalizazioa bultzatzeko.

Udalerrian tabakorik gabeko gune bat
Bestalde, beste ekimen bat ere izango da gaur, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren laguntzarekin: helburua da jakitea udalerriko hiru guneren artean, herritarrek zein uste duten dela egokiena ez erretzea gomendatzeko. Kanpaina ekainaren 17ra arte egongo da zabalik, eta bi modutara parte hartu ahal izango da: gaurko karpan bertan edo aurrerago bidaliko den formularioa betez.

Liburuxka: Tabakoa eta zigarro elektronikoak

Informazioa: Zigarro elektronikoa