Amorebieta-Etxanoko Udalak bat egin du `Planetaren ordua´ ekimenarekin

2022/03/26
• Gaur, martxoak 26, larunbata, udaletxeko eta Herriko Plazako argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara. • World Wide Fund for Nature (WWF) erakundeak abian jarritako ekimen honen helburua da kontzientzia sortzea klima aldaketaren eraginaz eta planetaren berotze globalaz.

Amorebieta-Etxanoko Udalak bat egin du `Planetaren Ordua´ ekimenarekin, eta, gaur, martxoak 26 larunbata, itzali egingo ditu udaletxeko fatxadako eta Herriko Plazako argiak. Ekimena World Wide for Nature (WWF) GKEaren eskutik jarri zen abian 2007an, planeta klima aldaketatik eta berotze globaletik babesteko helburuarekin.

Hori horrela, gaur, Klimaren Nazioarteko Egunean, ia 200 herrialdek itzaliko dituzte beren etxeetako, monumentuetako, eraikinetako eta leku enblematikoetako argiak 60 minutuz.