Amorebieta-Etxanoko Udalak bat egin du `Piztu itxaropena ´ kanpainarekin, Haurren Minbiziaren Nazioarteko Egunean

2021/09/24
Kanpainaren helburua da herritarrak haurren minbiziaren inguruan sentsibilizatzea.

Amorebieta-Etxanoko Udalak bat egin du gaur, irailak 24, Haur Minbiziaren Nazioarteko Egunean abian jarri den `Piztu itxaropena´ kanpainarekin, zornotzar guztien sentsibilizazioan laguntzeko. Ekimena martxan jarri dute Chilhood Cancer Internationalek (CCI) eta minbizia duten haurren eta haurren gurasoen Espainiako Federazioak; eta sustatu egin du Aspanovasek, Bizkaiko Haur eta Nerabeen Gurasoen Elkarteak. `Piztu itxaropena´ mundu mailako kanpainaren bitartez lortu nahi da gizartea haurren minbiziaren inguruan kontzientziatzea, minbizia bera eta minbizia pairatzen duten adingabeak ikusarazteko.

Aipatutako kanpainarekin batera, aurten #QueNoSeCuelen kanpaina ere jarri dute martxan. Helburua da, gaixotasun hori duten haurren jarraipena egiteko protokolo estandar bat aldarrikatzea; izan ere, Aspanovasek azpimarratu duenez, bizirik dirauten haurren % 70ek eta % 90ek ondorioren bat izango dute, gaixotasunak edo tratamenduek eraginda.  Hori horrela, haurren bizi-kalitateak okerrera egingo du: «batez ere, gizartea sentsibilizatu nahi dugu bizirik dagoen pertsona batek gaixotasuna izateari uzten dionean bizi duenaren inguruan; egoera zein den ikusarazi nahi dugu. Gizartean prozesua ospakizun bat bezala hartzen bada ere, errealitatea bestelakoa da. Airean geratzen dira, ikerketa faltagatik, zalantza ugari».

 Urre koloreko lazoa, sinbolo gisa

`Piztu itxaropena´ kanpainaren sinboloa urrezko lazoa edo lokarria da, eta minbizia duten adingabe guztiak irudikatzen ditu. Aspanovasek adierazi duenez, «kolore honek haurren eta nerabeen minbiziaren aurkako borrokan duten ausardia ohoratzen du, itxaropena irudikatzen du. Sinbolo horri esker, gaixotasun honen irudi bateratu bat eraiki ahal izan dugu, ikusgarritasun eta eragin sozial handiagoa izan dezan».

Era berean, Amorebieta-Etxanoko Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu kanpaina hau babestera, Aspanovas elkartearen proposamen hauetako edozeinekin:


1. Lazoa edo lokarria ikusarazi gaur, irailak 24.
2. Fatxadan urrezko lazoa edo lokarria jarri gaur, irailak 24.
3. Traola hauetako bat erabiltzea gaur, irailak 24, sare sozialetan:
#Enciendelaesperanza, #Piztuitxaropena, #ASPANOVAS, #niñosconcáncer, #haurminbizia, #juntassomosmasfuertes, #elkarrekinindartsuagoakgara