Amorebieta-Etxanoko Udalak bat egin du LGTBIQ+ Fobiaren aurkako egunarekin

2022/05/17

OMEk homosexualitatea gaixotasunen zerrendatik kendu zuen 1990eko maiatzaren 17an, eta egun hori ospatzeak balio handia du lesbiana, gay, transexual, bisexual eta intersexualentzat. Azken asteetako gertaerek agerian utzi dute gaur egun LGTBIQ+ kolektiboak oraindik ere aurre egin behar diela egunerokoan bizi dituzten eskubide urraketei eta diskriminazioari.

Amorebieta-Etxanoko Udalak, aurtengo maiatzaren 17an eta urteko egun guztietan LGTBIQ+ pertsonen eta haien ingurukoen ondoan jarraituko du, LGTBIQ+ fobiaren aurka borrokatuz. Gaur egun, oraindik ere beharrezkoa da gure gizartean indarrean dauden diskriminazioen aurkako borroka sendotzea. Eta zornotzarrak ere kontzientziatu nahi ditu bide horretan, gizarte osoaren erantzukizuna baita, diskriminazio eta indarkeria mota guztien aurka borrokatzea.