Amorebieta-Etxanoko Udalak bat egin du Ikusgarritasun Lesbikoaren Egunarekin

2022/04/26
Gaur, apirilak 26, Udalak gogoratu nahi du adierazpen sexual emozionalerako eskubidea, eskubide sexualen parte dela, eta era berean, oinarrizko eskubideen parte.

Amorebieta-Etxanoko Udalak bat egin du gaur, apirilak 26, Ikusgarritasun Lesbikoaren Egunarekin. Ikusgarritasun lesbikoak, batez ere, hiru helburu ditu: aitortza, legitimitate soziala eta eskubideak askatasunez erabiltzeko baldintzak ematea. Hain zuzen, oinarrizko eskubide demokratiko horiek, gizarte honetan bizi garen guztioi egiten digute erreferentzia.

Udalak gogoratu nahi du adierazpen sexual emozionalerako eskubidea, eskubide sexualen parte dela, eta era berean, horiek oinarrizko eskubideen parte bezala aitortzen direla.