Amorebieta-Etxanoko Udalak babes kitak banatuko ditu merkataritza eta ostalaritzan

2020/05/11
•Udalak establezimendu hauetan osasun neurriak beteko direla bermatzen lagunduko du, gaurtik aurrera ateak ireki ahal izango baitituzte udalerria deseskalatzearen 1. fasean sartu baita. •Loteetan aurpegirako bisera garden bat dago, aurpegia, begiak eta ahoa babesten dituena; 3 litroko gel hidroalkoholikoa eta nitrilozko 100 eskularru dituen kutxa bat.

Amorebieta-Etxano, 2020ko maiatzaren 11. Amorebieta-Etxanoko merkatari eta ostalaritza establezimenduek gaurtik aurrera ateak irekiko dituzte, udalerria deseskalatzearen 1. fasean sartu baita.  Amorebieta-Etxanoko Udalak herriko sare ekonomikoaren jarduerara itzultzea osasun berme guztiekin egitea nahi du eta horretarako, gaurtik aurrera babes kitak banatuko dizkie merkatari eta ostalari bakoitzari.

Lote bakoitzean COVID-19tik babesteko aurpegirako bisera garden bat, norbere burura egokitzen dena, ergonomikoa eta garbitzeko modukoa, lausotzen ez dena eta aurpegia, begiak eta ahoa kontaktutik babesteko modukoa egongo da. Horrez gain, 3 litroko gel hidroalkoholikoa egongo da, %100 naturala, banagailuarekin, eta Munduko Osasun Erakundearen jarraibideak betetzen dituena; eta baita nitrilozko 100 eskularru dituen kutxa bat ere.

Neurri honek Amorebieta-Etxanoko Udalak herriko merkataritza eta ostalaritza dinamizatzeko duen konpromisoari erantzuten dio, eta baita profesionalen eta zornotzarren osasun segurtasuna bermatzeko borondateari.