Amorebieta-Etxanoko Udalak astelehenean inauguratuko du bitxigintza erakusketa Zelaieta Zentroan

2022/09/16
• Tailerrean parte hartu duten ikasleen lanak ikusgai izango dira urriaren 2ra arte

Amorebieta-Etxanoko Udalak iraileko bigarren erakusketa  inauguratuko du datorren astelehenean (irailak 19) Zelaieta Zentroan: Bitxigintzako tailerreko lanen erakusketa. Erakusketa Zelaieta Zentroko lehen solairuan egongo da ikusgai, datorren urriaren 2ra bitartean. 

Tailerreko parte-hartzaileek Yolanda Dude irakaslearen laguntzaz prestatu dituzte beren lanak, eta bera arduratuko da erakusketan komisario lanak egiteaz. Amorebieta-Etxanoko Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu erakusketara joan, Duderen ikasleek egin dituzten lan ederrak ezagutzeko.