Amorebieta-Etxanoko Udalak asteburuan Urritxen izandako kontainerren erreketa baztertzen du

2021/03/24
• Asteburu honetan zehar, Urritxeko institutuaren inguruan dauden hondar zatikiko, paperezko, kartoizko eta organikoko edukiontziak erre dira. • Amorebieta-Etxanoko Udalak gogor salatu eta arbuiatu ditu zornotzarrengan eragin negatiboa duten ekintza hauek.

Amorebieta-Etxano, 2021eko martxoaren 24an, asteazkena. Asteburu honetan zehar hainbat ekintza bandaliko izan dira herrian, besteak beste, Urritxeko institutuaren inguruan dauden hondar zatikiko, paperezko, kartoizko eta organikoko edukiontziak erre dira.

Eragindako kalte materialez gain (3.000 €), nabarmendu behar da horrelako ekintzek institutuko instalazioetarako eta gertuko zuhaiztietarako arriskua dakartela, bai eta inguruko bizilagunek bizi izan duten arriskua ere.

Gure ingurunea zaintzea gure zaintza bera bezain garrantzitsua da eta, beraz, horrelako jarduerak guztiz salagarriak eta onartezinak dira, herritarren segurtasuna arriskuan jartzen dutelako, baina, batez ere, errespetu- eta bizikidetza-arau guztiak urratzen dituztelako.

Hori dela eta, Amorebieta-Etxanoko Udalak gogor eta aringarririk gabe salatzen eta arbuiatzen ditu ekintza hauek, funtsean guztiongan eragina baitute, bai ekonomikoki, bai sozialki.

Amorebieta-Etxanoko Udalak gure herriaren etengabeko hobekuntzan inbertitzearen alde egiten du, eta herritar guztien ardura da gure herria eta bere azpiegitura guztiak zaintzea.