Amorebieta-Etxanoko Udalak arrakastaz amaitu ditu San Juan de Ergoiengo ur-hornikuntza sarea berritzeko lanak

2020/12/02
Lan hauek 130.000 euroko inbertsioa izan dute. Lan hauei esker, edukiera handiagoa eta efizientzia gehiago duen depositu bat jarri da eta egun dagoen sarera lotuko da. Gainera, banaketa sarearen zati handi bat berritu da,

Amorebieta-Etxano, 2020ko abenduaren 2a, asteazkena. Amorebieta-Etxanoko Udalak arrakastaz amaitu ditu San Juan de Ergoiengo ur-hornidura sarea berritzeko lanak. Lan hauek 130.000 euroko inbertsioa izan dute.

 Lan hauei esker, edukiera handiagoa eta efizientzia gehiago duen depositu bat jarri da eta egun dagoen sarera lotuko da. Gainera, banaketa sarearen zati handi bat berritu da, hoditeria, kutxatilak, bentosak, hustubideak eta sistemaren funtzionamendu egokirako beharrezko elementu guztiak.

 Depositu berria sarera bi puntutan lotuko da, bat betetzeko eta bestea auzoko hornidurarako. Depositu berri honen hornidura elektrikoa eguzki-xaflen bidez egingo da. Baso bi ditu eta horrek hobetu egiten du irteerako uraren uhertasuna. Kloraziorako sistema automatiko bat ere izango du eta San Juango ur araztegiarekin komunikatzeko sistema bat, deposituaren parametroak une oro kontrolatu ahal izateko.

 San Juan de Ergoiengo ur-horniduraren sarea berrituz, Amorebieta-Etxanoko Udalak herriko eta inguruko auzoetako azpiegiturak hobetzeko konpromisoa indartzen jarraitzen du, baita zornotzarren bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko eginkizuna ere.