Amorebieta-Etxanoko Udalak argi berdea eman dio Ixer kalea urbanizatzeari

2019/10/01
• Lanak datorren urte hasieran hasiko dira eta udan amaituko dira, 1.300.000 euro baino gehiagoko aurrekontu batekin. • Lan hauen helburua oinezkoari lehentasuna ematea da, espaloiak zabaldu, oztopo arkitektonikoak kendu eta berdeguneak sortuz, kale hau atseginagoa izan dadin.

Amorebieta-Etxano, 2019ko irailaren 27a. Ixer kalea urbanizatuta egongo da 2020ko udarako. Amorebieta-Etxanoko Udalak proiektu estrategiko honen lanak hasiko ditu oinezkoari espazio gehiago emateko, ingurumenaren kalitatea hobetzeko eta hiriko elementuak hobetu eta berritzeko.

Udalak datorren urte hasieran hasiko ditu lanak eta batez ere berdegunea zabalduko da oinezkoari lehentasuna emateko eta ingurua atseginagoa eta berdeagoa izan dadin. Horretarako, landareak eta zuhaitzak landatuko dira, espaloiak zabaldu eta zintarriak eta sestrak aldatu, desgaituen beharrizanetara egokitzeko.

Era berean, oinezkoen pasabideen kokalekua aldatu eta ibilbide naturalak bultzatuko dira, Gabriel Aresti parkearekin lotura, eta luminaria berriak jarriko dira, herritarrei argi gehiago eta segurtasun gehiago emateko.

reurbanizacion-ixer

Bestalde, Udalak kale honen bueltan 30 aparkaleku plaza berri jarriko ditu eta San Pedro eta Ixer kaleen arteko tartean zirkulazioaren noranzkoa aldatuko du, baita Ixer barruko kalean ere, inguruko ibilgailuen trafikoa hobetuz eta gidariei ikuspen handiagoa emateko.

Era berean, saneamendu eta hornidura elementuak berrituko dira.
Lanek 6.300 m2 -ko azalera bati eragingo diote eta aurrekontua 1.300.000 eurokoa da.