Amorebieta-Etxanoko Udalak "Amorebono 2021" kanpaina jarri du martxan tokiko kontsumoa dinamizatzeko

2021/06/25
• "Amorebono 2021" kanpainak hasiera batean, 160.000 €-ko inbertsioa izango du. 150.000 € herriko denda, ostalari eta, oro har, tokiko negozioei zuzenduta egongo dira eta 10.000 € lehen sektoreko tokiko negozio ekoizleei. • Guztira, 32.000 bonu jarriko dira zirkulazioan, horietatik 2.000 Lehen Sektoreko Bonuak izango dira eta 30.000 Negozio-Bonu. • Txartelak NAN elektronikoaren bidez edo BakQ txartelaren bidez erosiko dira Udaletxeko (astelehenetik ostiralera 7:30etik 15:00etara) eta Zelaieta Zentroko (astelehenetik ostiralera 8:00etatik 21:00etara eta larunbatean 10:00etatik 14:00etara) kutxazain automatikoetan.

Amorebieta-Etxanon, 2021eko ekainaren 25ean, ostirala. Amorebieta-Etxanoko udalerrian jarduera ekonomikoa bultzatzea, lehen sektoreko negozioetan eta ekoizleetan hurbileko erosketa sustatuz. Hori izango da, beste behin ere, Amorebieta-Etxanoko Udalak abiarazitako "Amorebono" kanpainaren helburu nagusia.

"Amorebono 2021" kanpainak hasiera batean, 160.000 €-ko inbertsioa izango du. 150.000 € herriko denda, ostalari eta, oro har, tokiko negozioei zuzenduta egongo dira eta 10.000 € lehen sektoreko tokiko negozio ekoizleei.

Bonuak 2021eko abenduaren 15era arte erabili ahal izango dira kanpainari atxikitako establezimenduetan. Establezimendu horiek zornotzar guztiei irekita daude, edozein dela ere haien jarduera, baldin eta 25 langile baino gehiago ez badituzte.

Bonuen ezaugarriak

Guztira, 32.000 bonu jarriko dira zirkulazioan, horietatik 2.000 Lehen Sektoreko Bonuak izango dira eta 30.000 Negozio-Bonu. Bonu bakoitzak 20 €-ko balioa izango du; erosleentzako erosketa-kostua 15 €-koa izango da eta aurrezkia 5 €-koa. 16 urtetik gorako edozein pertsonak eskuratu ahal izango ditu bonuak, pertsona bakoitzeko 10 Negozio-Bonu gehienez eta 5 gehienez Lehen Sektoreko Bonuen kasuan.

Txartelak NAN elektronikoaren bidez edo BakQ txartelaren bidez erosiko dira Udaletxeko (astelehenetik ostiralera 7:30etik 15:00etara) eta Zelaieta Zentroko (astelehenetik ostiralera 8:00etatik 21:00etara eta larunbatean 10:00etatik 14:00etara) kutxazain automatikoetan.

Kanpainari atxikitzea

Kanpainan parte hartu nahi duten negozioek, establezimendu guztietara aldez aurretik bidalitako inskripzio-orriaren bidez inskribatu ahal izango dira. Orri hori Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (Herriko Plaza, z/g) aurkeztu beharko da astelehenetik ostiralera, 7: 30etik 15:00etara. Kanpainaren oinarriak eta izena emateko formularioa jaso ezean, HAZ bertan ere egongo dira eskuragarri.