Amorebieta-Etxanoko Udalak aho batez onartu du babes sozialerako eta suspertze ekonomikorako plana

2020/05/13
• Udalbatza osatzen duten talde guztiek argi berdea eman diote agiriari, zeinek 1.350.000 euroko inbertsioa jasotzen duen. • 17 neurri biltzen ditu pertsonarik zaurgarrienei arreta emateko, herriko sare ekonomikoa bultzatzeko, eta enplegua eta tokiko kultura sustatzeko. • 2021eko tasa eta zergak bere horretan geldituko dira.

Amorebieta-Etxano, 2020ko maiatzaren 13a. Amorebieta-Etxanoko Udalak babes sozialerako eta herriaren suspertze ekonomikorako plan bat iragarri du, 1.350.000 eurokoa. Udalbatzako talde guztiek argi berdea eman diote agiriari, aho batez onartuz.

Aurten indarrean jarriko diren 17 neurri dira, eta helburua herritarrik zaurgarrienei arreta ematea da, jarduera ekonomikoa eta enplegua bultzatu eta tokiko kultura sustatu. Zehazki, neurri hauek biltzen ditu:

Zornotzarrak: pertsonen babes eta ongizatearekin konpromisoa

- Zerga ordainketa nahieran egiteko aukera martxan jarriko da.

- Gizarte larrialdietarako laguntza handituko da, 375.000 eurora arte.

- Tasa eta prezio publikoak itzuli, eman ez diren zerbitzuengatik:

      Tasak: ura, estolderia, terrazak, etab.

     Prezio publikoak: eguneko zentroa, eguneko arreta, ikastaroak, kiroldegirako abonua, Zornotza Aretoa, etab.

- Udalaren laguntza bereziak (elikagaien programa, NBE edo norbera babesteko ekipamenduak banatu, premiazko jarduketak): 150.000 euro.

- Eskolako materiala eskuratzeko diru-laguntzak:  55.000 euro.

- Zornotza herrigintzan bat, komunitatearen sare sozial bat sortu: 30.000 euro.

 

Zornotza Indartu: jarduera ekonomikoarekin eta tokiko enpleguarekin konpromisoa

- Herriko kontsumoa berpizteko bonoen salmenta (dendak, ostalaritza eta zerbitzu profesionalak): 270.000 euro.

- COVID-19arengatik sortutako inbertsioetarako diru-laguntzak: 200.000 euro.

- Langabetuak kontratatzeko, autonomo eta ETE edo enpresa txiki edo ertainentzako: 110.000 euro.

- Denda eta ostalaritzako establezimenduak irekitzeko babes kitak: 25.000 euro.

- Lehenengo sektorearen ekoizpenerako salmenta bonoak: 15.000 euro.

- On-line salmenta atari bat sortu: 15.000 euro.

- Herriko merkataritzaren aldeko sentsibilizazio kanpaina: 15.000 euro.

- Dinamizazio komertziala eta kale egokituak: 15.000 euro.

- Auzo-taxirako diru-laguntza, etorri Amorebieta-Etxanora erosten: 60.000 euro.

- Herriko kultura bultzatzea: 15.000 euro.

Halaber, 2021erako tasa, zerga eta prezio publikoak bere horretan uztea erabaki da.

Plan honekin, Amorebieta-Etxanoko Udalak hainbat administraziok iragarritako laguntzak osatzen ditu, herrian COVID-19ak eragindako osasun larrialdiaren ondorioz dauden beharrizan sozioekonomiko guztietarako ahalik eta estaldura handiena emanez.