Amorebieta-Etxanoko Udalak adikzioei aurre hartzeko eta bizimodu osasungarria bultzatzeko lan egiten du

2018/01/26
• Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak Adikzioen Prebentziorako Zerbitzu bat martxan jarri du • Helburua herritarrak kontzientziatzea da adikzioak gutxitu eta bizimodu osasungarria bultzatuz

Amorebieta-Etxano, 2016ko urtarrilaren 26a.  Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak Adikzioen Prebentziorako Zerbitzu bat martxan jarri du. Zerbitzu honen helburua herritarrak kontzientziatzea da adikzioak gutxitu ditzaten, esaterako tabakoa, alkohola, estupefazienteak edota sakelakoak gehiegi erabiltzea eta bizi kalitatea hobetzen duten bizimodu osasungarriak sustatu.

Horretarako Udalak prebentzio jarduerak antolatuko ditu eta herritarrei gonbita egingo die parte har dezaten. Era berean, adikzioei buruzko informazioa emango du, baita orientazioa eta aholkularitza ere. Akzioek familia, eskola eta komunitatea ardatz hartuko dituzte, hauek izaten baitira askotan adikzioen iturri.

Zerbitzu hau sortu da 2016 eta 2017. urteetan egindako Adikzioen Prebentziorako I. Tokiko Planetik ateratako ondorioetatik.  Ikerketan Urritxe, Zornotzako Andra Mari, Karmengo Ama eta El Karmelo ikastetxeetako 11 eta 18 urte arteko 820 ikaslek parte hartu zuten. Hauetaz gain, ondokoek ere parte hartu zuten: udal ordezkariek, hezkuntzako ordezkariek, osasun arlokoek, elkarteetakoek, ordezkari politikoek, udaleko gizarte langileek, Ametxeko Gazteria Saileko langileek eta hainbat lokaletako gazteek.