Amorebieta-Etxanoko Udalak 919.217 euro bideratuko ditu aurrekontu parte-hartzaileen bidez ezagutu diren herritarren proiektuetara

2018/12/20
• 2019an egingo diren 6 proiektuetarako aurrekontu partida 405.900 eurokoa da. • Udalak umeen aisialdirako gune berriak eraikiko ditu Larrean, naturan txertatutako elementuekin, esaterako tirolina, etab., baita Arraibiondon eta Zubipunten ere, beste batzuen artean.

Amorebieta-Etxano, 2018ko abenduaren 20a. Amorebieta-Etxanoko Udalak 405.900 euro bideratuko ditu datorren urtean zornotzarrek aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan egindako proposamenak martxan jartzeko. Prozesu hau udal gobernuak martxan jarri du eta hasiera batean 265.000 euro aurreikusi baziren ere prozesu parte-hartzaile honetarako, azkenean 140.900 euro gehiago bideratu dira.

Aurrekontu parte-hartzailea prozesu irekia da. Horrenbestez, herritarrek tokiko aurrekontua nola erabili proposatu dezakete. Udalak guztira 173 proposamen jaso ditu.

Herritarrek egindako proposamen bakoitzari erantzun bat jasoko dute Udalaren web orrian argitaratuko den agiri batean.

http://www.amorebieta-etxano.eus/aurrekontuak

Proposamenak 2019ko aurrekontuan
Azaroaren 23an onartu den 2019ko aurrekontuan sartu diren sei proposamenak, hauek dira:

  • Jolas gune berri bat Larrean, inguruan integratzeko bokazio batekin eta herriko gainontzeko parkeak osatuz. Tirolina bat eta beste elementu batzuk izango lituzke. Guztira: 120.000 euro.
  • Arraibiondon jolas gune berria. 45.000€
  • Ikasgela berri bat. 20.900€
  • Dudeako San Migel eskolak birmoldatzea. 170.000 €
  • Argia Ixerangon. 20.000€
  • Larreako gimnasioa handitzea. 30.000€

2018an egiten ari diren proposamenak

  • Jauregizahar auzorako sarbidea hobetu.
  • Larreako gimnasioa handitu.
  • Zubipunteko jolas gunea handitu.
  • Gure Kirolaken bizikletak garbitzeko gunea
  • Argiztapena hobetu: Zelaieta, Zezilia Gallarzagoitia.
  • Argiztapena hobetu eta jesarlekuak Jauregibarrian.
  • Auzo-bideak hobetu.

 
Azpimarratu daitezkeen beste proposamen batzuk
Udalak prozesuan oihartzun handia izan baina baldintza guztiak, esaterako gehieneko aurrekontua edo urtekoa izatearen irizpidea, betetzen ez zituzten proposamenak sustatzea erabaki du. Hauek azpimarratu daitezke:  

  • Bidegorri sarea

Udalak lehentasuna emango die zornotzarren bizi kalitatean eragina duten proposamenei. Aurrekontu parte-hartzaileetatik nabarmendu daitekeen ekintzetariko bat bidegorri sarea da. Herriarentzat proiektu estrategiko bat da, Amorebieta-Etxanon bizikletan mugitzeko sare bat jartzeko. 2018an Autzagane eta Etxanora arte amaitu dira bidegorriak. 2019an Larrearako bidegorria eraikiko da. Guztira 1.435.000 euro kostatuko da eta San Isidrokoa bultzatuko da. Azken honen titularra Foru Aldundia da. Mugikortasun jasangarrirako eskariei erantzunez, bizikleta plana martxan jarriko da. 2020ra arte 300.000 euro baino gehiago egongo dira aurrekontuan.

  • Kirol instalazioak

Udalak herriko kirol eskaintza zabaldu eta hobetu nahi du, instalazioak modernizatuz eta erabiltzaileei kirola egiteko espazio zabalagoak eskainiz. Lan ildo zehaztu bat, auzokideek egindako eskari batzuekin bat egiten duena. Horrela, Ganeko instalazioak eraberritzeko planaren barruan, umeen igerilekuak handituko dira eta horretarako 400.000 euro behar dira. Gainera, Larreako gimnasioa handituko da. Aurrekontua: 30.000 euro.

  • Hiri ekipamendu berriak

Gainera, Legarrebiko inbertsioa azpimarratu behar da. Auzoa urbanizatzeko 600.000 euro erabiliko dira.
Ogenbarrena auzoan urbanizazio lanen hirugarren fasea hasiko da. 2019rako 100.000 euro egongo dira eta 600.000 euro gehiago 2020an.