Amorebieta-Etxanoko Udalak 65 urtetik gorakoentzako gimnasia ikastaroa eskainiko du

2021/03/16
Ikastaroa, intentsitate leuneko jarduera fisikoko programa bat da, egokitzapen fisiko orokorra, jolas-jarduerak, kirol-jarduerak eta erritmo-jarduerak konbinatzen dituena. Parte hartu nahi dutenek Zelaieta Zentroan eman beharko dute izena martxoaren 16tik 26ra. Jarduerak saio ezberdinetan garatuko dira, 12:00etatik 14:00etara, eta saio bakoitzak 30 minutuko iraupena izango du. Klaseak apirilaren 6an hasiko dira.

Amorebieta-Etxano, 2021eko martxoaren 16an, asteartea. Amorebieta-Etxanoko Udaleko Kultura eta Kirol Sailak, aurreko urteetako moduan nagusien artean ariketa fisikoa eta bizimodu osasungarria sustatzeko jarduera jarriko du abian. Horretarako, 65 urtetik gorako pertsonei zuzendutako mantentze gimnasiako ikastaroa eskainiko du Zelaieta Zentroan.

Pandemiaren etorrerak etendako jarduerak berreskuratzeko urratsetako beste bat da hau, eta intentsitate leuneko jarduera fisikoko programa izanik, egokitzapen fisiko orokorra, jolas-jarduerak, kirol-jarduerak eta erritmo-jarduerak konbinatzen ditu.

Parte hartu nahi dutenek Zelaieta Zentroan eman behar dute izena martxoaren 16tik 26ra. Ekimena saio eta talde ezberdinetan garatuko da, 12:00etatik 14:00etara bitartean, eta talde bakoitzeko saio bakoitzak 30 minutuko iraupena izango du. Martxoaren 31n jakinaraziko dira taldeen banaketa eta ordutegiak, eta klaseak apirilaren 6an hasiko dira.

Babes-maskara uneroro erabiltzea ezinbesteko baldintza izango da. Bakoitzak bere eskuoihala ekarriko du. Aldagelak eta dutxak ezingo dira erabili. Burbuilak mantentzeko, taldeen egitura finkoa izango da, inolako aldaketarik gabe, eta segurtasun-distantzia mantenduko da beti.