Udalak 500.000 euro bideratuko ditu ‘Amorebieta-Etxano Bizikletaz 2022´ proiektura, lizitazioa urtea amaitu baino lehen martxan jartzeko

2021/10/29
Udalak abian jarriko duen proiektu honek 1.139.000 euroko aurrekontua izango du.

Amorebieta-Etxanoko Udalak 500.000 euroko aurrekontu-aldaketa onartu du "Amorebieta-Etxano Bizikletaz 2022" proiekturako, urte honetan lizitatu ahal izateko eta hala, ahalik eta epe laburrenean martxan jartzeko. Udalak abian jarriko duen proiektu honek 1.1390.000 euroko aurrekontua izango du.

 `Amorebieta-Etxano Bizikletaz 2022´: bizikleta bidezko mugikortasuna sustatuz

Irailean aurkeztu zuen Udalak `Amorebieta-Etxano Bizikletaz 2022´ plana, bizikleta bidezko mugikortasuna sustatzeko helburuarekin. Planean aurreikusi bezala, Udalak bizikleta-bideen presentzia indartu nahi du udalerrian, bide-segurtasuna hobetzearekin batera. Hori lortzeko bidean, aurkeztutako planean Udalak hainbat jarduketa aurreikusi ditu, besteak beste: egungo seinalizazioa hobetzea; bizikleta bideek jarraitasuna izatea; egungo bidegorriak eta interkonexioak seinaleztatzea; ingurumenaren aldetik zona baketsuak sortzea… Udalak urteak daramatza proiektu honetan lanean, eta 500.000 euroen injekzio honekin nahia da lanak ahalik eta azkarren martxan jartzea.