Amorebieta-Etxanoko Udalak 2020ko aurrekontuetan irisgarritasunean, auzoetan eta zerbitzu publikoetan jarri du azpimarra

2019/11/26
• Udalak datorren urterako 30.116.370 euroko aurrekontua onartu du, 2019koa baino %4,19 handiagoa. • Aurrekontu hauekin zornotzarren bizi kalitatea hobetu nahi da: Legarrebi, Txiki Otaegi, Konbenio eta Ixergo urbanizazioak, Urgozo eta Kirolgane eraikitzen hasiko dira eta Karmen kalean igogailu bat jarriko da, beste jarduketa batzuen artean. • Inbertsioen kapitulua %8,23 hazi da, 4.816.712 eurora helduz.

Amorebieta-Etxano, 2019ko azaroaren 22a. Amorebieta-Etxanoko Udalak gaur goizean 2020ko ekitaldirako aurrekontua onartu du, 30.116.370 euro, iazkoa baino %4,19 handiagoa.

Aurrekontu honekin zornotzarren ongizatea hobetu nahi da, irisgarritasunean eta jasangarritasunean oinarritutako proiektuak eta zerbitzuak bultzatuz. Era berean, ondoko partidak indartu dira: kultur eta kirol ekipamenduak hobetzeko partidak, enplegua eta jardun ekonomikoa hobetzekoak eta azpiegitura berriak eraikitzeko partidak.

Alkateak, Andoni Agirrebeitiak, azaldu du aurrekontu hauek pertsonak dituztela helburu, auzoak, eta zerbitzu publiko hobeak ematea. Alkateak azaldu du aurrekontu honek zornotzarren eskari eta beharrizanei erantzun nahi diela eta gure inguruarekin eta gure bizitzeko moduarekin koherenteak direla. Zentzu honetan, Legarrebi, Txiki Otaegi, Konbenio eta Ixer urbanizatzea aurreikusten da.

Inbertsioak auzoetan

Legarrebin 210.000 euro inbertituko dira urbanizazioaren bigarren fasea gauzatzeko, eta 1 eta 3 zenbakien artekoa urbanizatuko da. Txiki Otaegin arkupeak berrituko dira eta horretarako 83.000 euro baino gehiago behar izango dira. Konbenio kalearen kasuan, urbanizazio lanen aurrekontua 400.000 eurokoa izango da 2020an eta Ixerren, oinezkoari lehentasuna emango zaio eta espaloiak handituko dira, oztopo arkitektonikoak kendu eta berdeguneak sortuz. Inguru atseginago bat lortuko da baina horretarako 1.300.000 euro baino gehiago beharko dira.

Irisgarritasuna eta mugikortasun jasangarria

Amorebieta-Etxanoko mugikortasuna erabakigarria izan da datorren urteko aurrekontuak prestatzerakoan eta horregatik, Karmen kalerako igogailu bat egitea aurreikusten da (900.000 euro). “Proiektu hau oinarrizkoa da auzokideentzat, Luis Urrengoetxea eta Larrabide Karmen kalearekin lotuko baititu”, Agirrebeitiak esan duen bezala.

Gainera, mugikortasun jasangarrirako politiken arloan 100.000 euro inbertituko dira 2020an bizikleta plana ezartzeko, herrigune zabal bat izateko, non bizikletaren presentzia handiagoa izango den eta kaleetako trafikoan lehentasuna izango duen.

Kirol instalazioak

2020an Betarraganeko Urgozo kiroldegi berria eraikitzen hasiko da, Udalak egingo duen 570.000 euroko inbertsioari esker. Lan hauekin Udalak herriko kirol eskaintza zabaldu eta hobetu nahi du, instalazioak modernizatuz eta erabiltzaileei kirola egiteko espazio zabalagoak eskainiz.

Kirol eta aisialdirako Kirolgane proiektu handiak jarraipena izango du datorren urtean. Lehenengo fasea aldagelak berriztatzeko egin zen. Orain jolaserako hainbat elementu berritzaile jartzeko unea da, herriko txikiek ondo pasatu dezaten. 311m2-ko azalera okupatuko da eta 350.000 euroko aurrekontua izango du.

Beste proiektu garrantzitsu batzuk ere badaude. Hauek:

- Hobekuntzak Larrea Eskola Publikoan: eraikinak eraberritzeko lanak egingo dira (160.000€).

- Eraginkortasun energetikoa: argiteria publikoaren eraginkortasuna hobetzeko neurriak hartuko dira (100.000€).

- Ekipamendu informatikoak: ekipoak eta aplikazioak modernizatuko dira, herritarrei zerbitzu berriak eta hobeak eskaini ahal izateko (67.500 €).