Amorebieta-Etxanoko Udalak “Emakumea eta Moda” solasaldia antolatu du, azaroaren 25a dela eta

2017/11/22

Amorebieta-Etxanon, 2017ko azaroaren 22an. Amorebieta-Etxanoko Udalak bat egin du beste urte batez Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunarekin. Berdintasun Sailak hainbat jarduera antolatu ditu egun hori dela eta, eta horien artean azpimarragarria da azaroaren 23an Zornotza Aretoan egingo den “Emakumea eta Moda” solasaldia. Saioa Goitia eta Ane Hernando izango dira topaketa gidatuko duten bi profesionalak.

Las Kaprichosas antzerki taldeak, bere aldetik, “Aldaba feminista: reparaciones 24H contra la violencia machista” kaleko antzezlana ekarriko digu. Azaroaren 24an antzezlanaren bi emanaldi gozatu ahal izango ditugu. Lehenengoa 19:00etan Euskal Herria plazan, eta bigarrena 20:00etan Andra Mari kalean.

Azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna, emakume helduei zuzendutako autodefentsa feminista tailerra burutuko da Zelaieta zentroan. Espazio berean, 17:00etatik aurrera Beldur Barik programak landutako berdintasunaren inguruko gaiak landuko dira. Honez gain, 13:00etan Herriko Plazan, kontzentrazioa egingo da indarkeria matxistaren kontra, eta erakundearen adierazpena irakurriko da. Irakurketa bukatu ondoren, Beldur Barik Flash Mob-a burutuko da. Helburua, emakumeen kontrako indarkeriari ezetz esatea izanik.

Azaroaren 26an, 18:00etan, Amorebieta-Etxanoko Udalak “Vaiana” pelikula ikusiko da Gaztetxokoan. Azkenik, aurtengo programazioa agurtzeko, azaroaren 28an, “Printzesak Kontu-kontari”ipuin kontalaria egingo da udal liburutegian. Maider Galarza burututako jarduera hau bost urtetik gorako umeentzat zuzenduta egongo da.