Amorebieta-Etxanoko Udalak ‘Lehen laguntzak’ tailerra antolatu du

2018/05/02
• Hitzaldia maiatzaren 9an hasiko da NAGUSI ARETOAN, arratsaldeko 17:00etatik 18:30etara. Maiatzaren 9, 16, 23 eta 30ean izango da.

Amorebieta-Etxano, 2018ko maiatzak 2. Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak, NAGUSI ARETOren bidez “Lehen laguntzak” tailerra antolatu du.

Gurutze gorriak emango du hitzaldia, nagusientzat da eta helburuak honako hauek dira:

  • Nagusia jokabide azkarra izatearen garrantziaz kontzientziatu.
  • Trebatu larrialdi-egoeran nola jokatu jakin dezaten.
  • Lehen laguntzak eskatzen dituzten egoeretan moldatzeko ezagutza teoriko-praktikoak eskuratu.

Hitzaldia maiatzaren 9an hasiko da NAGUSI ARETOAN, arratsaldeko 17:00etatik 18:30etara. Maiatzaren 9, 16, 23 eta 30ean izango da.

Izena emateko, herriko pertsona nagusiek NAGUSI ARETOra jo dezakete astelehenetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara edota ondoko telefono zenbakira deitu: 94 694 11 29.

Plaza kopurua mugatua da.