Amorebieta-Etxanoko udal liburutegiak tailerrak antolatu ditu: umeen ipuinetako irudien interpretazioari buruzkoa bata, helduei zuzendua, eta umeentzako idazketa sortzaileari buruzkoa bestea

2016/01/13
• Urteko lehenengo hiru hilabetean garatuko dira bi tailerrak. • Umeen ipuinen irudiak interpretatzen laguntzea da tailerretako baten helburua eta testuen bidez txikienen sormena garatzea bestearena.

Amorebieta-Etxano, 2016ko urtarrilaren 13a. Bi tailer antolatu dituzte Amorebieta-Etxanoko udal liburutegian urteko lehenengo hiru hilabete honetan: umeen ipuinetako irudien interpretazioari buruzkoa bata, helduei zuzendua, eta umeentzako idazketa sortzaileari buruzkoa bestea.

Lehenengoa helduei zuzenduta dago, eta umeentzako ipuinen irudiak interpretatzea du xede. Irudien esanahia eta ekarpenak zein diren jakiteko beharrezkoa den ezagutza garatuko da; izan ere, sarri askotan, askoz gauza gehiago komunika baitaiteke irudien bidez testuaren beraren bitartez baino.
Lau saio ezberdinek osatuko dute tailerra, eta irekita dago interesa duten guraso, irakasle, diseinugile grafiko, argazkilari, marrazkigile, etab. guztiei.

Honako egun hauetan garatuko da tailerra: urtarrilaren 14an, otsailaren 11n, martxoaren 10ean eta apirilaren 14an, arratsaldeko 19:00etan. Saioek ordu eta erdiko iraupena izango dute, eta 10 lagunek hartu ahalko dute parte gehien jota. Hortaz, ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea.

Idazketa sortzailearen ingurukoa izango da, berriz, bigarren tailerra, eta testuak idatziaz txikienen irudimena eta sormena garatzea da helburua. 7 eta 10 urte bitarteko umeei dago zuzenduta, eta urtarrilaren 15ean eta 29an, otsailaren 5ean eta 19an, eta martxoaren 4an eta 18an eskainiko da, arratsaldeko 18:00etan.