Amorebieta-Etxanoko ostalariak lehian arituko dira Zornotzan Jan Alairen VI. edizioan

2017/05/18
• Lehiaketa maiatzaren 24an, asteazkenean hasiko da eta 28rarte, iganderarte luzatuko da • Herriko taberna eta jatetxeek pintxo berritzaileak sortuko dituzte eta herritarrek dastatu eta baloratu ahal izango dituzte

Amorebieta-Etxano, 2017ko maiatzaren 18a. “Zornotzan JAN ALAI” Amorebieta-Etxanoko pintxo ibilbidearen seigarren edizioa datorren azteazkenean hasiko da, maiatzaren 24an. 32 establezimenduk parte hartuko dute lehiaketan. Bi sari nagusi egongo dira eta sari berezi bat zerbitzaririk onenarentzat.  (Jan Alai 2017 pintxoen liburuxka)

Sariei dagokienean, epaimahaia lehiaketan parte hartzen duten establezimendu guztietara joango da isilpean, pintxorik berritzaileena aukeratzeko.  Epaimahaia gastronomia arloan adituak diren pertsonek osatuko dute eta lehiaketaren amaieran jakinaraziko da nortzuk izan diren.  Lehiaketak irauten duen bost egunetariko edozeinetan, epaimahaikideak ostalaritza establezimenduetara joango dira era anonimoan, banaka edo taldean, eta pintxoak probatu eta pintxoaren prestakuntza eta kalitatea ez dela aldatzen egiaztatuko dute.

Epaimahaiak kontuan hartuko ditu ostalaritza establezimenduaren ezaugarriak: handia edo txikia den, jatetxea den, taberna, pintxoa ateratzeko zenbat denbora behar duten, etab.  Era berean, ondokoak era baloratuko dira: pintxoa nola aurkeztuta dagoen, lehengaien kalitatea eta oreka, zaporea osotasunean, gozamena eta originaltasuna.

Gainera, denok parte hartu ahal izango dugu herritarren ustez pintxorik onena dena aukeratzen eta baita zerbitzaririk profesionalena aukeratzen ere.  Lehiaketa herrikoian parte hartu nahi dutenek, txartel bat izango dute eskuragai lehiaketan parte hartuko duten establezimendu guztiak biltzen dituena. Herria bost gunetan bereiziko da eta gune bakoitzean gutxienez hiru pintxo jan beharko dira. Horrela, bakoitzak bere pintxoen ibilbidea egingo du.

Pintxoak jan ondoren, txartelean gure iritziz hiru onenak idatziko ditugu, lehentasun hurrenkera errespetatuz eta baita profesionalena iruditzen zaigun zerbitzariaren izena ere.

Establezimendu bakoitzak lortutako puntu guztiak batuko dira eta puntuak osotara batu ondoren, “Zornotzan JAN ALAI” Lehiaketako Pintxo Herrikoirik Onena (1.000 euroko saria) eta zerbitzaririk profesionalena aukeratuko dira eta herriko pintxoen Top Tena osatuko da.

Sari banaketa Zelaieta Zentroko auditorioan egingo da maiatzaren 28an, igandea, 20:00etan.

Prezio herrikoiak eta herritarrek parte hartzea

Ekimenak arrakasta izan dezan, herritarrek parte hartzea oso garrantzitsua izango da aurten ere. Beraien iritziz pintxorik onenak zeintzuk diren esanez txartela betetzen dutenek, 500 euroko saria izango duten zozketan parte hartuko dute.  

Pintxo guztiek salmenta prezio bakarra izango dute, hala nola, 1,50 €. Parte-hartze hau da lehiaketaren mamia. Amorebieta-Etxanon bezeroak mugitzea ekarriko du honek eta milaka pertsonek herri guztian zehar pintxoak jan ditzatela lortuko da eta hori berez, parte hartuko duten taberna eta jatetxe guztientzat sari bat da.